argia.eus
INPRIMATU
Ilargian ur izoztua dagoela ziurtatu du NASAk
  • Nature Astronomy aldizkariak argitaratu du ikerketen emaitza: ur izoztua dago ilargian. Baieztapena berretsi du NASA AEBetako Aeronautika eta Espazioaren Agentzia Nazionalak.

ARGIA @argia 2020ko urriaren 27a

NASA AEBetako Aeronautika eta Espazioaren Agentzia Nazionalak baieztatu du ur izoztua dagoela ilargian. Nature Astronomy aldizkariak publikatu ditu 2018ko agorrilaren 31an egindako behaketen emaitzak. Hori horrela behaketen garaian jada irudikatu zutena baieztatu dute: "Ez dago gehiago zalantzarik". Adierazi dutenez, gutxienez 40.000 kilometro koadro hartzen dituzte satelitean ur izoztua duten gainazalek.

Ur edangarria

Ilargiko ura Lurrekoaren berdina dela gehitu dute eta erabilgarria izanen dela: «Edan aurretik iragaztearekin nahikoa izango da».

1970. hamarkadan hasiak ziren jada ilargian ura zegoela ondorioztatzen. Lehenik bapore formatuan kausitu zuten, eta XXI. mende hastapenean izotza zuten atzeman. Baina hipotesi zirenak baieztapen bilakatu ditu NASAk 2020 urte honetan.