Gaur gauean, Ilargi Eklipsea ikusteko aukera izango da Euskal Herrian. Adituek diotenez, Txileko sumendiaren eraginez ilargiak kolore gorrixka berezia har lezake. Puntu gorenena 20:12etatik 21:02ra izango da. 100 minutuz lurra, ilargia eta eguzkia lerrokatu egingoko dira. Lurrak ilargia guztiz estaliko du eta horren ondorio izango da eklipsea.
Euskalmetek dioenez, arratsaldean barnealdean bero-hodeiak ugarituz joango dira eta zaparradaren bat edo beste bota lezake. Beraz, hodeiek traba egin dezakete.
Argazkiak ateratzeko teleobjetiboa beharrezkoa izango da eta baita adituen aholkuak jarraitzea ere.