argia.eus
INPRIMATU
"Ikusmen egokia" bermatzeko Buruz Buruko finalean ezingo da pankartarik jarri
Uriola.eus @uriolaeus 2016ko maiatzaren 26a
Maiatzaren 29an jokatuko da finala Bizkaia frontoian / Turismovasco.com

Bizkaia Frontoian jokatutako "aurreko finaletan gertatutako egoerak ziurtatu ostean" hartu du pankartak debekatzeko erabakia Eskuzko Pilota Enpresen Ligak. Atzo ohar labur batean jakinarazi zuenez, maiatzaren 29an, igandea, Bizkaia Frontoian jokatzekoa den Urrutikoetxea eta Irribarriaren arteko Buruz Buruko finalean "kirol esparruan ezingo da sartu inolako pankartarik, pankarten edukia eta kokapena edozein dela". Neurri honen bitartez bermatu nahi du Ligak sarrera ordaintzen duten pelotazaleek euren jesarlekutik partiduaren "ikusmen egokia" izan dezatela. 

Erabakia errespetatu eta bete dezatela "eskertzen" die aldez aurretik Ligak ikusleei.

Oharra: Artikulua Uriola.eus webgunetik hartu dugu, CC-BY-SA lizentzia baliatuz.