argia.eus
INPRIMATU
Ikusi zuzenean taldekako Xilaba Bertsulari Txapelketako finala
  • Irailaren 22an hasi zen taldekako Xilaba Bertsulari Txapelketa eta Aiherren amaituko da larunbatean, azaroaren 18an. Bi talde izango dira bertan buruz buru 17:00etan hasiko den finalean: Irantzu Idoate, Ortzi Idoate eta Nahia Sasco Hazparke taldean, eta Irati Alcantarilla, Haize Lekuona, Ibai Lekuona eta Miren Artetxe Muttikoak taldean.

Kanaldude @kanaldude 2023ko azaroaren 18a

2023ko Taldekako Xilaba Bertsulari Txapelketan 39 bertsolari aritu dira kantuan bederatzi taldetan banatuta. Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoan egin dira saioak eta hauetan aurrera egin duten bi talde iritsi dira Aiherreko finalera.

Kanaldudek jarraituko du bertso saioa Kristof Arotzarena eta Marga Berra Zubieta esatari lanetan direla, eta hemen ikus dezakezue zuzenean.