Martxoaren 14an hasi da Korrikaren 23. edizioa Irunen, eta Baionan amaituko da hilaren 24an, eguerdian. Euskal Herria alderik alde zeharkatuko du euskarak. Ehunka herri igaroko ditu, 2.700 kilometro. 24 orduz, etenik gabe, eskuz esku ibilian arituko da lekukoa.