Inaxio Kortabarria Realeko jokalari ohiak igoko du ikurrina Gipuzkoako Aldundiaren ekitaldian

  • Donostian ikurrinaren aldeko omenaldia egingo da larunbatean, Espainiako bandera erakundeetan jartzeko obligazioaren aurka protesta egiteko. Realeko kapitain ohi Inaxio Kortabarriak igoko du ikurrina, eta plaka bat jarriko dute Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren eraikinaren alboan.


2014ko apirilaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Inaxio Kortabarria gaztetako argazki batean. (Argazkia: Jesus Maria Arzuaga, Oñatiko Udaleko artxiboa / CC-by-sa)

Kortabarriak 1976an ikurrinaren aldeko keinu historikoa egin zuen: ikurrina oraindik ere legez kanpokoa zenean Donostiako Atotxa futbol zelaira atera zuen jokalariak, Athletic-eko kapitain Jose Angel Iribarrekin batera.

Larunbateko ekimenean Andoni Egaña eta Alaia Martin bertsolariek ere hartuko dute parte, eta dantza eta musika saioak ere izango dira. Martin Garitano ahaldun nagusiak amaituko du ekitaldia.

EAJk omenaldian parte ez hartzea erabaki du, ekitaldia Bilduren “inposizioa” dela argudiatuta.

EH Bilduk, berriz, “inposizio bakarra Espainiako Estatuak Espainiako banderarekin egindakoa” dela esan du, eta herritar, alderdietako kide eta Gipuzkoako instituzioetako ordezkari zein ordezkari ohiak gonbidatu ditu larunbateko ekitaldian parte hartzera.

Informazio gehiago:

Atotxako ikurrina ezkutuari buruzko dokumentala gure multimedia kanalean ikusgai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikurrina
Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


Kargutik kendu dute Osasunako Segurtasun Zuzendaria, ikurrina eta Nafarroako bandera kentzeagatik

Klubeko Zuzendaritza Bartzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa. Urtarrilean ikurrina, Nafarroako bandera eta pankarta bat kendu zituen Espainiako Poliziak Sadar futbol zelaian.


Eneko Compains
"Inolako lege oinarririk gabe eta erabateko arbitrariotasunpean kendu zidaten bandera"

Eneko Compainsi segurtasun indarrek Sadarren jarritako banderak “modu txarrean eta bortitzean” kendu zizkiotela salatu du sare sozialetan. Compains Osasunako zalea eta Konstituzio Zuzenbideko irakaslearekin hitz egin dugu Metropoli Forala saioan.


Buruntzako tontorrean ikurrina jarri dute, gurutze frankista zegoen tokian

Joan den abenduan Buruntza mendiaren tontorrean zegoen gurutze frankista handia eraitsi ondoren, ikurrina erraldoia paratu du toki berean Andoaingo gazte talde batek. Ernaik aldarrikatu zuen abenduko ekintza, eta horren ondorioz antolakundearen ordezkaria epaitegietara... [+]


Eguneraketa berriak daude