Aurten ere uztailaren 6ko txupinazoan Udaletxe aurreko plazan ikurrina egon dadin kalejira antolatu dute "Ikurrina eskubide osoz" kanpainako kideek, "Euskal Herriko hiriburuko jaietan lehenengo minututik hasita ikur nazional hau eskubide osoz presente izan dadin". Goizeko 11etan abiatuko da kalejira, Txapitela kaletik.
Aurreko urteetan istiluak izan dira ikurrinaren afera dela eta. Ondoren Ateak Ireki kolektiboak egindako hainbat bideo, urtez urte.
2012an ikurrina sartu zuten arazorik gabe.
2011n udaltzaingoa saiatu zen ikurrina erraldoia sartzen ez uzten, baina azkenean, herritarrek "soka-tira" baten ostean, sartzea lortu zuten.
2010ean istiluak izan ziren udaltzainak ikurrinak zituzten kideei banderak kentzera joan zirenean.