Gaur aurkeztuko die proposamena gobernu akordioa sinatu zuten gainerako alderdiei. Proposamen horren arabera, instituzio bakoitzean ikurrina edo beste ikur bat jartzeko aukera izango litzateke.
Egungo Ikurren Legeak sortzen dituen arazoak konpontzeko borondatearekin Geroa Baik legea bera erreformatzeko proposamena jarri du mahai gainean. Arratsaldean aurkeztuko die Nafarroako gobernu akordioa sinatu zuten gainerako alderdiei EH Bildu, Ezkerra eta Ahal Dugu-ri.
Proposamen horren arabera, instituzio bakoitzean ikurrina edo beste ikur bat jartzeko aukera izanen litzateke, beti ere bertako ordezkari politikoen gehiengoak hala erabakiko balu.
Koldo Martinez Geroa Baiko parlamentari eta eledunak seinalatu du Ipar Euskal Herriko hainbat erakunde ofizialetan beste banderen pare jartzen dutela ikurrina, gehiengoz, hala erabaki dutelako.
Oharra: Euskalerria Irratitik ekarritako albistea lizentzia libreei esker.
Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]
Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.
Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.
Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.
Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.