Ikur frankistak kentzen ez dituztenei isunak jartzen ahalko zaizkie Nafarroan

  • Nafarroako Parlamentuak aintzat hartu du lege proposamen bat ikur frankstak kale eta espazio publikoetik erretiratzen ez dituztenei isunak jarri ahal izateko. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 27an - 13:18

Izquirda-Ezkerraren lege proposamena izan da eta agiri horri babesa eman diote Geroa Bai, Bildu eta Podemos-Ahal Duguk. Osoko bilkuran gainera PSNren babesa ere izan du eta UPN zein PPk kontrako botoa eman dute. Aintzat hartu dute oraingoz lege hori, ikus frankistak kale edo espazio publikotik erretiratzen ez dutenei isuna jartzeko, eta hemendik aurrera tramite gehiago pasa beharko ditu behin betiko: lehenbizi parlamentuko batzordean tratatuko dute eta horretan enmendakinak ere txertatzen ahalko zaizkio eta gero berriz ere osoko bilkurara itzuli beharko du behin betiko onartzeko. 

1936ko kolpe militarreko biktimen legeari aldaketa bat sartu nahi zaio gaur aztertu duten lege proposamen horren bidez. Hala, ikur fankistak kentzen ez dituztenei isunak jartzeko aukera jasotzen du: 2.001 euro eta 10.000 euro artean larriak diren ekintzengatik eta 200 eta 2.000 euro arteko isunak arinagoak direnengatik. 

Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antifaxismoa
2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Herriak faxismoa gelditu zuenekoaren lekuko den zubia Donostian

Loiolako kuartelen salerosketa behingoz sinatuta, udalak auzune berri bat sortuko du han. Beste esku hartze batzuen artean, kuartelen eta Loiolaren arteko zubia botako dute, ibaiarentzako oztopo bat delako. Aurretik, ordea, komeni zubi esanguratsu horren historia errepasatzea.


Hilberria
Gilles Perrault idazle antifaxista zendu da

Idazle frantziarrak Euskal Herriaren askapenarekiko abegikortasun handia zuen. Nazismoaren biktima izan zen, eta Marokoko erregimenaren indarkeriak argitara ematen erreferentea. Normandiako bere etxean hil da, 92 urterekin.


Eguneraketa berriak daude