argia.eus
INPRIMATU
“IKTak jakintzaren mesedetan”, Euskarabildua jardunaldiak
  • IKTak jakintzaren mesedetan jardunaldiak egiten ari dira egun osoan Donostian, San Telmo Museoan. Teknologia Berriek hezkuntzan izan duten eragina, edo hobeto esan, irakaskuntzan, zer-nolako etekina atera behar zaien hausnartzen arituko dira.

ARGIA @argia 2014ko azaroaren 06a
Maite Goñi, bere hitzaldiaren parte batean.

Haurrak eta gazteak makinen menpeko bihurtu ordez, hezkuntza prozesuetan Teknologia Berriak nola baliatu ditzaketen aztertuko dute. Ondokoak arituko dira hizlari: Maite Goñi (Mondragon Unibertsitatea), Antoni Marín Amatller (UOC), Iker Olkoz eta Asier Iturralde (Iametza), Mari Luz Guenaga (Deusto Tech), Belen Maiza (Ordiziako Udala) eta Laia Coma (Escuela Universitaria de Hotelería y Turismo).

Estitxu Eizagirrek Maite Goñiren hitzaldiaren kronika egin du: Maite Goñi: IKaskeTa modu berriei begirada

Sare sozialetan jardunaldian jarraipena egin daiteke #Euskarabildua traolarekin.