UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte egongo da eskabideak egiteko aukera.
Hauek dira ikertalde eskatzaileak izan behar dituen ezaugarriak:
Ikertzaileen ezaugarriak
Deialdi hau ikerketaren ibilbidean hasi berri diren ikertzaile euskaldunei zuzentzen zaie, ikertzaile gazte euskaldunei, alegia. Ikertzaile bat ikerketaren ibilbidean hasiberria edo gaztea izango da, deialdia amaitzen den epean behintzat egoera hauetako batean badago:
Ikerketa-taldeak osatzeko baldintzak
Ikertzaile nagusi(ar)en ezaugarriak
Ikertzaile arduradun bat edo bi izendatuko dira eta hark edo haiek gutxienez baldintza hauetako bat bete beharko du(te):
Aldi berean eskaera batean baino gehiagotan parte hartzea
Proiektu batean baino gehiagotan parte hartu ahal izango da, baina ikertzaile nagusiaren ardura soilik proiektu batean hartu ahal izango da.
Hauek dira ikerta-proiektuak izan behar dituen ezaugarriak:
Ikerketa-proiektuen iraupena 18 hilabetekoa izango da, 2025eko abenduaren 1etik eta 2027ko maiatzaren 31ra bitartean gauzatuko da eta azken hilabetea memoria osatzeko erabiliko da.
Eskabideak:
Eskabideak a.latatu@ueu.eus helbidera bidali behar dira. Deialdia bere osotasunean esteka honetan ikusi dezakezu: Diziplinarteko ikerketa-proiektuen deialdia 2025-2027