Ikerketa klinikoak desitxuratzeko medikuak erosi izana salatu dute

  • British Medical Journal (BMJ) aldizkariaren artikulu batek salatu du enpresa farmazeutikoek medikuak erosi dituztela balio gabeko ikerketak egin ditzaten Alemanian. Ikerketaren arabera, medikuek ia 20.000 euro jaso dituzte batez beste komertzializazio osteko ikerketa bakoitzean parte hartzeagatik.


2017ko otsailaren 21an - 12:58

Eroskeria horiek I+G+b bezala kamuflatu dituzte, eta salatu dute arduradun politiko eta administratiboek ezikusiarena egiten dutela kasu guzti horien aurrean.

Komertzializazio osteko ikerketak legez egin behar dituzte industria farmazeutikoek. Berez, ohiko ikerketa klinikoetan aurkitzen ez diren ondorio kaltegarri arraro edo oso arraroak atzemateko egiten dira. Baina segurtasunagatik baino, medikamentuaren eraginkortasuna neurtzeko egiten dira.

BMJ-ren erreportajeak erakutsi du ikerketa kliniko horiek ez dituztela diseinu egokiak efektu kaltegarriak aurkitzeko; ez dituzte behar beste gaixo ikertzen eta azterketak egiten dituzten medikuak ezin dute emaitzen berri eman.

Alemaniako industriak 217 milioi euro ordaindu dizkie 125.000 medikuri 558 ikerketa egiteko hiru urtean (2008-2010). Horietan, milioi bat pertsona baino gehiago aztertu dituzte, baina kasua salatu dutenek diote ez dutela efektu kaltegarrien bakar bat bera ere aurkitu.

BMJ-ren arabera, beste arrazoi batzuk daude komertzializazio osteko ikerketa horiek egiteko. Hasteko, legez behartuta daude. Ikerketak helburu komertzialekin egiten dituzte, produktuak iragartzeko aukera ematen baitute. Promozio gastuak kamuflatu eta I+G+b-an asko inbertitzen duen enpresaren irudia zabaltzen dute. Eta ikerketen kalitate txarrak ondorio kaltegarriak atzematea eragozten du.

Alemaniako kasua duten arren, BMJ-k dio balitekeela gauza bera gertatzea Europako Batasuneko beste herrialde batzuetan, Italian, Frantzian, Austrian eta Espainian, adibidez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Medikuntza
Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


Menopausia medikalitzatzeko arriskuaz ohartarazi du The Lancet aldizkariak

Martxoaren 8aren atarian, menopausiari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu du The Lancet medikuntzan espezializatutako aldizkariak. Laburpenean gogorarazi duenez, menopausia munduko populazioaren erdiaren bizitzaren etapa saihestezina da, baina esperientziak asko aldatzen dira... [+]


"Ez digute uzten gure gorputzen gainean erabakiak hartzen"

Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatearen “arreta txarra” eta “tratamendu bortitza” salatu du Izei Etxeberriak.


Eguneraketa berriak daude