argia.eus
INPRIMATU
Iker Iriarte: “Gure eginbeharra bertsolari bakoitzak duen onena plazaratzeko aukera ematea da”

2007ko azaroaren 29a

"Nik uste dut ez dudala estilo bakarra gaiak jartzerako orduan. Ni momentuan bizi dudan egoerak asko markatzen nahi, eta gero hori islatzen ahalegintzen naiz gaietan. Baina, ondoren oreka mantentzen asmatu behar duzu. Zu triste zaudelako gai ia guztiek ezin dute tristeak izan... Gaurkotasunean pil-pilean dagoen gairen bat ere beti izaten da, eta saiatzen naiz halakoei ere lekua egiten. Eta, esatea baino, iradokitzea nahiago dut". (2007-11-29)