"Reggaea modaz pasa da, bai. Baina bere indarrak, kemenak, bizitzeko filosofiak ezinbestekoa izaten jarraitzen du Gizateriaren zati handi batentzat. Modaz pasa zen booma, boom zoragarri eta zaratatsua, duela asko gertatu zelako; XX. mendean (...) Musika jamaikarrarekin dugun harremanak ez digu bizitzeko ematen (ingeniariak gara, hori da gure lanbidea), baina on the road ipini gaitu; errepidea, diskoak eta furgoneta". (2007/07/04)