argia.eus
INPRIMATU
Ikatza utzi dute Barakaldoko Lanbideren bulegoan, "gaizki portatzeagatik"
  • Olentzerok, Bizarzurik eta Errege Magoek ikatza utzi dute bulegoaren kanpoan, murrizketak eta jokabide okerrak salatzeko. Jarraian bideoa.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2019ko urtarrilaren 04a

“Duintasunezko zerbitzu sozialen alde” zioen pankarta bat aldean zutela, Barakaldoko Lanbideren bulegoaren kanpoaldean bildu dira Olentzero, Bizarzuri eta Errege Magoak ziruditen hiru herritar, murrizketak eta Lanbideren jokaerak salatzeko.

Jarraian Eitb.com atarian jarritako bideoa: