Berri-Otxoak taldearen eskutik, errege magoek Barakaldora bisita aurreratu eta ikatza ekarri diote Udalari, laguntza sozialen partida geroz eta herritar gehiagok eskatu arren, aurrekontuen zirriborroan seigarren urtez jarraian kopurua ez dutela handitu salatzeko.
Lehen bisita Gizarte Ekintzako departamentuan egin dute eta gero udaletxera igo dira. Bi lekuotan hainbat kilo ikatz utzi dute. Ekintza honekin, Berri-Otxoak kolektiboak salatu nahi izan du seigarren urtez ekintza sozialerako 960.000 euroko partida mantentzen duela Udalak, nahiz eta geroz eta gehiago izan laguntza soziala behar duten familiak. Beren hitzetan, agerian geratu da diru kopuru hau ez dela nahikoa. Kopuruak ere eman dituzte: hiru urtean %40 igo dira laguntza eskatu duten familiak. 2015ean 1.744 izatetik, 2017an 2.415 izatera igaro dira.
Aurrekontuak EAJ eta PSEren botoei esker aterako dira aurrera. Herri Kolore atariak informatu duenez, Berri Otxoak taldeak salatu du bi alderdi politiko hauek beren buruari 1,5 milioi euroko partida izendatu diotela beren aholkulari, administrari, politikari liberatu eta konfiantzazko karguentzat.
Jarraian protestaren zergatiak azalduz Herri Kolorek egin duen bideoa, gaztelaniaz.
Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]
Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]
Udaleko Segurtasun Sailak adierazi duenez, Arrontegiko zubiaren azpian izan da tiroketa, udaltzainak zulo bat estaltzera joan direnean.
Amazigh gazteek sortutako elkartea da Agharas, eta urteak daramatza kulturartekotasuna lantzen Barakaldo inguruan. Duela lau bat urtetik, kalean bizi diren gazteei astean hirutan afariak ematen dizkiete, eta harrera pisu bat ere badute martxan, aldi baterako erabiltzeko... [+]
Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.