argia.eus
INPRIMATU
Ikastoletako ikasle gehiagok gainditzen dute ikasturtea
2003ko abenduaren 11
Partaideko arduradunek atzo (10) azaldu zutenez, ikastoletan ikasle gehiagok gainditzen dute ikasturtea EAEko beste eskoletan baino. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Ikuskaritzak eman dituen datu hauen arabera, ikastoletako ikasleen %89,20k lortu du DBHko graduatu titulua, batez bestekoa baino %7,20 gehiagok. Batxilergoari dagokionez, %89,9k gainditu du ikastoletan, beste eskoletan berriz, %80k. Lehen Hezkuntzan ematen dira gainditze portzentaia handienak.