Seaskak deituta, 400 lagun bildu dira larunbat arratsaldean Baionako suprefetura aurrean, Pierre-André Durand prefetak auzitara eraman duelako Beskoitzeko Herriko Etxeak ikastolari zelai bat alokatzeko asmoa. Ordu batzuk lehenago, Seaskak jakin zuen Paueko auzitegiak onartu egin zuela Patrick Dallennes suprefetak Hendaiako herriko etxearen kontra ezarritako auzia, ikastola berria eraikitzea erabaki zuelako.
Besteren artean, Baionako elkarretaratzean ziren Jean-Claude Iriart Baionako hautetsia, Mikel Ithrubide Angeluko zinegotzia, Battitt Sallaberry Hendaiako auzapeza eta Iker Elizalde Hendaiako hautetsia, Filipe Aramendi Urruñako hautetsia, Marie-Christine Aragon Kontseilu Orokorreko kontseilaria eta Michel Oronos Euskal Konfederazioko lehendakaria suprefeturara hurbildu dira.
"Ez gaitu deusek geldiaraziko, ez dute lortuko euskara itotzea", adierazi zuen Paxkal Indo Seaskako lehendariak. "Jakin dezatela Dalennes, Durand eta Gobernuko ordezkariek ez gaituztela tronpatuko".