Ikasleei autobusaren prezioa beheratzea aztertuko du Bizkaiko Foru Aldundiak

  • Azken asteetan Leioako campuseko ikasleek egin dituzten protestak direla eta, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibusen prezioa jaistea aztertuko du. Bilboko metroaren antzeko ‘gazte txartela’ ezarri lezakete, El Correok argitaratu duenez.


2013ko maiatzaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ikasleak, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egindako protestan (Argazkia: Ikasle Abertzaleak)

Bidaia merkatzeko aukera badago ere, Foru Aldundiak adierazi du ezin dutela askorik egin, oraingo prezioa kostuaren %20 baita. Halaber, ukatu du autobusek baimendutako bidaiari kopurua gainditzen dutenik.

Atzo ikasleak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean kontzentratu ziren, ordezkariren batekin hitz egin nahian. Lehengo astean, berriz, Leioako campusean egin zuten protesta, busa ez ordaintzeko ekimenaren bitartez.

Hiru eskakizun egin dizkiote ikasleek Aldundiari: prezioak beheratzea, autobusen maiztasuna igotzea eta bus aldaketak ordaindu behar ez izatea.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilbo
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Osakidetzaren pribatizazioaren aurkako manifestazio jendetsuak Bilbon, Gasteizen eta Donostian

Milaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburu bakoitzean,“osasun publikoaren narriadura, desegitea eta pribatizazioa” salatzeko. Osakidetzako aurrekontuaren %25 Lehen Mailako Arretara bideratzea eskatu dute.


Ertzaintza ikertzen ari dira Bilboko jaietako atxilotuen argazkien ustezko filtratzailea izateagatik

Bilboko aste nagusian atxilotu zituzten 79 pertsonen argazkiak eta izen abizenak argitara atera ziren iazko udan. Argazkietan Poliziaren logoa ageri zen.


Zortzi orduko lanuzteak Bilbobus-en

Asteleheneko lanuztea 07:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da. Goizez eta arratsaldez launa orduko lanuzteak egingo dituzten martxoko azken eguna izango da.


Eulalia Abaitua, emakumeei begiratu zien argazkilaria

Euskal Herrian argazkigintzan emakume aitzindaria izan zen Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853 – Bilbo, 1943). XX. mendeko euskal gizartea erakusten digute berak eginiko argazkiek: eguneroko jardunak, lanbideak, jaiak... jaso zituen. Emakume baten begiradak... [+]


Eguneraketa berriak daude