Greba deitu du Espainiako Estatuko Ikasle Sindikatuak ostegunerako, Iruñeko talde bortxaketaren epaia arbuiatzeko

  • Duela bi aste jakin zen Nafarroako Auzitegiak bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri ziela bost akusatuei sexu abusua egotzia, eta ez bortxaketaz. Zeresan handia sortu zuen epaiak eta berehala bete ziren kaleak epailearen interpretazioa gaitzestera. Maiatzaren 10ean Espainiako Estatuko ikasleek bat egingo dute aldarrikapen horiekin eta greba iragarri du Ikasle Sindikatuak erasoa jasan zuen emakumeari babesa adierazteko.


2018ko maiatzaren 08an - 10:13

Unibertsitateko eta institutuetako ikasleak daude deituta greba egitera. Klaseak bertan behera utzi dituzte hainbat ikastetxetan eta mobilizazioak iragarri dituzte hirietan nahiz herrietan goizeko 12:00etan. Sententziaren aurka egiteko aterako direla kalera zehaztu dute sindikatutik eta emakumeari “babes osoa“ adierazteko. Bide batez, alderdi popularraren ustelkeria salatzeko ere erabiliko dituzte protestak.

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan 12:00etan egingo dituzte elkarretaratzeak. Bilbon Arriagan elkartuko dira, Donostian Bulevardean, Gasteizen Andramari Zuriaren plazan eta Iruñean Udaletxeko plazan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle mugimendua
Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute ikasleek, martxoaren 20ko ikasle greban

Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]


Hezkuntza "pribatizaziotik" ateratzeko, borroka

Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]


EHUren “izaera poliziala” salatu dute ehunka ikaslek Gasteizen

Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.


Greba antolatu du martxoaren 13rako Ikasle Abertzaleak-ek

Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]


Eroritako sabaiak, itoginak, hezetasunak... EHUren eraikinetako baldintzak salatu dituzte

Sabai zati bat erori da berriki EHUren Ibaetako campusean, eta ez da lehen aldia. Azpiegituren "egoera kaskarra" salatu dute, itogin ugari eta berogailu matxuratuak tarteko (ikusi irudiak albiste bukaeran). "Arazoei aurre egiteko aurrekontua egina zutela esan... [+]


Eguneraketa berriak daude