Ikasle etorkinen eskolatzea arautuko duen lan ildoa abiarazteko eskatu diote ikastolek Eusko Jaurlaritzari

  • Atzerriko jatorria duten ikasleen eskolaratze prozesuaren baitan, bazterkeriari erantzun bat ematea helburu duela adierazi du Ikastolen Elkarteak.  


2016ko abenduaren 14an - 12:22

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak abiarazi eta gidatu beharreko lan ildo horretan, hezkuntza komunitate osoaren parte-hartzea ezinbestekotzat jo du Ikastolen Elkarteak. Eusko Jaurlaritzaren planaren inguruan EHIGE gurasoen elkarteak egindako balorazioarekin bat datorrela azaldu du. Izan ere, ikasle etorkinei hezkuntza arreta emateko plana argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak bere webgunean, EHIGEk azaldu duenez, hezkuntza eragileei kontsultatu barik, eta hezkuntza komunitateari iritzirik eskatu barik.  

Eskola bazterkeriari aurre egiteko proposamenak bildu ditu Gasteizko Udalak ere dokumentu batean. Ikastolen Elkarteak azaldu du planteamendu hauetan guztietan proposamen zehatz batzuk egin dituztela, hezkuntza komunitate osoaren parte hartzea bermatu barik. Ikastolen iritziz, proposamen horiek “izaera lokala dute, ikuspuntu zehatz batetik egin direlako”.

Bazterkeriaren gaiari irtenbidea emateko hezkuntza lege propio bat “beharrezkoa” dela adierazi dute, “atzerriko jatorria duen ikasleriaren eskolaratzea arautuko duena”. Hortaz, Hezkuntza Sailak deitu eta gidatuko duen lan ildoa aldarrikatu dute ikastolek, “egoeraren azterketa egin eta neurri zehatzak landu eta proposatuko dituena”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


Eguneraketa berriak daude