Ikasle Abertzaleek EHUri exijitu diote errepresioaren aurkako neurriak hartzea

  • Euskal Herriko Unibertsitatea ikasleen aurkako "erasoen" erantzule zuzena dela uste dute, eta Leioako Campuseko ikasleek hainbat eskakizun egin diote.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko apirilaren 12an - 11:41
Martxoan San Mameseko fakultatean izandako istiluen irudia.

Martxoko gertakariek bi hezkuntza ereduren arteko talka azaleratu zuten: unibertsitatea sistemaren mesedera lan egiteko gune huts gisa ulertzen dutenen eta heziguneek proiekzio sozial eta politikoa izan behar dutela uste dutenen artekoa. Ertzaintzak San Mameseko ikasleak gauzatzen ari ziren Herri Unibertsitatea "bortizki" desalojatu izana da horren adierazle argi bat. 41 gazte identifikatu zituen Poliziak, eta batzuei inputazioak iritsi zaizkie dagoeneko. Halere, Ikasle Abertzaleek uste dute ez dela kasu isolatu bat, eta martxoaren 17ko mobilizazio egunean ikasleek jasandako errepresioa ere salatu dute; hamalau gazte atxilotu zituzten, eta hamarnaka identifikatu.

EHU jotzen dute "eraso" horien guztien erantzule. Izan ere, berak bidali zuen Ertzaintza San Mameseko Herri Unibertsitatea desalojatzera, eta bertan zeuden ikasleei mehatxu egin zien espediente disziplinario bat irekitzearekin. Horrez gain, salaketak jarri ditu Gasteizko ikasle ugariren aurka martxoaren 17ko mobilizazio eguneko gertakarien harira, eta Leioako ikasle bat ere auzipetuta dago azaroaren 26an EHUk, unibertsitateko polizia indarrez baliatuta, jarri zion salaketagatik. "Ertzaintza unibertsitatera sar dadin eskatzea ekintza benetan larria da, baina are esanguratsuagoa da unibertsitateak zuzenean ikasleen kontra egitea, mehatxuen zein zuzeneko salaketen bidez", ohartarazi dute Ikasle Abertzaleek.

EHUri egin dizkioten eskakizunak:

  1. San Mameseko ikasleei espediente disziplinariorik ez irekitzea.
  2. Gasteizko ikasleen kontrako salaketak eta gainontzeko neurriak atzera botatzea.
  3. Leioako ikasle inputatuaren aferan eskua hartu eta bere egoera konpontzea.
  4. EHUra Ertzaintza sartu ez dadin, behin-betiko neurriak hartzea.
  5. Campusetan dauden polizia indarrak kanporatzea.

Mobilizazioak

Ikasleek jakinarazi dute mobilizatzen jarraituko dutela EHUk neurri horiek guztiak bete arte. Apirilaren 13an elkarretaratzea egingo dute 12:50ean Mikel Laboa plazan, eta apirilaren 26an campus osotik barrena manifestatuko dira.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri Unibertsitatea
2022-02-17 | Gedar
Beste urte batez, ehunka lagun batu dira Herri Unibertsitate nazionalean

Asteazkenean izan da aurtengo Herri Unibertsitate nazionalaren aurreneko eguna, Leioako campusean. Ostegunerako ere prestatu dituzte hitzaldi, mahai-inguru eta aisialdirako jarduerak.


2022-02-15 | Gedar
Herri Unibertsitate nazionala otsailaren 16an eta 17an izango da Leioan

Otsailaren 16an eta 17an izango dira aurtengo jardunaldiak, Leioako campusean. Egitaraua aurkeztu dute jada, hitzaldi, mahai-inguru, mobilizazio eta aisialdi jarduerekin. Roberto Fineschi filosofoa, Ani Perez pedagogoa nahiz Ekida arte ekimen sozialista izango dira aurten,... [+]


2021-03-10 | Gedar
Gasteizko campusean izango da 2021eko Herri Unibertsitate nazionala, martxoaren 16tik 17ra

Aurten ere, "zailtasunak zailtasun", Herri Unibertsitate nazionala izango dela baieztatu du ikasle mugimenduak. Bi egunetarako egitaraua aurkeztu dute jada, hitzaldi, mahai-inguru zein kultur jarduerekin. Gonbidatuen artean izango dira, besteak beste, Ekida kultur... [+]


2020-09-30 | Mikel Eizagirre
Herri Unibertsitateak Eskola Kolektiboak jarri ditu martxan, "gaitasun zehatzen ekoizpenerako"

Jakintza-esparruka banatutako lantaldeetan ikerketa eta trebatze ariketarekin hasiko dira Euskal Herriko hainbat ikasle, “kapitalaren mesedetan ikasiarazten diguten jakintza langile mugimenduaren mesedetan jartzeko”.


2020-02-10 | Hala Bedi
Gasteizko Herri Unibertsitateko egitaraua aurkeztu dute

Herri Unibertsitatea antolatuko dute otsailaren 17, 18 eta 19 bitartean Gasteizko unibertsitateko ikasleek, aktualitatearen hausnarketa kritikoa burutu eta eztabaidak irekitzeko helburuarekin.


Eguneraketa berriak daude