Apirilaren 8an ospatu ohi den Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Donostiako udaletxeko balkoian rrom herriaren bandera jarri dute asteazkenean. Halaber, erakunde adierazpena onartuko da eta hainbat elkarteri harrera egin diote.
Udalbatza Aretoan egin den ekitaldiaren ostean, Ibaiaren Zeremonia egin dute Nautiko ondoan, 12:00etatik 13:00etara bitartean. Kandelak piztu eta arrosa petaloak bota dituzte uretara.
Bestalde, Dbusek ere bat egin du ospakizunarekin eta hiriko autobus guztiek ijitoen bandera eraman dute egun osoan.
Donostiako Udalak eta Romi Bidean, Camelamos Adiquerar, Agifugi, Fundación Secretariado Gitano eta Caritas elkarteek prestatu dute egitaraua (pdf).
Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna
Rrom Herriaren Nazioarteko Egunak 1971ko apirilaren 8an Londresen egin zen Ijitoen Mundu Biltzarra gogorarazten du. Orduan ofizialdu ziren ijitoen bandera eta ereserkia (GelemGelem).
Ijitoek euren herriaren exodoa gogoratzeko baliatzen dute eguna, baita estereotipo eta aurreiritzien inguruko hausnarketa sustatzeko ere.