Hodarribia Blues Festival jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko da abuztuaren 17tik 20ra bitartean, eta aurten James Superharp Cotton musikaria omenduko dute. Cotton omenduaren musikaz gain, besteak beste, Albie Donnelly, Zac Harmon, Paul Lamb eta Mississippi Heat zuzenean entzuteko aukera izango dute blues zaleek.