Udako Euskal Unibertsitateak 2002ko abenduaren 14an abiatutako II. Kongresua amaitu zuen larunbatean (7) Eibarren. Bertan, "Geroa orain" txostenaren hirugarren zatia eztabaidatu zuten, Euskal Unibertsitatearen Sustapen Batzordea, Lan Ardatzen Erabakigunea eta Patronatua sortzea adostuz.