II. Errepublikaren oroimena bizirik dago Eibarren 83 urte geroago

  • Eibarren Espainiako II. Errepublikaren urteurrena ospatu zuten apirilaren 13an, Ezker Anitzako hainbat militantek antolatuta.


2014ko apirilaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Eibar. 83 urte lehenago Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zen plaza berean ospakizuna. (Arg: Itoitz)

Bertaratutakoek “errealitate nazionalak errekonozitu daitezen” eskatu zuten, eta Isabel Salud, Ezker Anitzako koordinatzaile orokorrak azpimarratu zuen Espainiako Konstituzioa erreformatzea beharrezkoa dela.

Saluden esanetan 1978ko Konstituzioa “agortuta” dago, eta “bizi dugun krisi lazgarri honetan ez da jendearen beharrei erantzuteko gai”.

Konstituzioaren artikuluetan lanerako eta etxebizitza edukitzeko eskubidea aipatzen diren arren ez zaiola kasurik egiten ere gaineratu zuten Ezker Anitzako kideek.

Errepublika “langileen zerbitzura dagoen estatu moldea” dela esan zuten alderdikideek. Aldaketak jazoko badira “kaleko antolakundeetatik” iritsiko direla eta “gizarte zibil antolatuak” bultzatu beharko dituela azpimarratu zuten.

Iruñean, Bilbon eta Irunen ere bai

Eibarren ez ezik Iruñean, Bilbon, eta Irunen ere egin zituzten II. Errepublikaren aldeko ospakizunak.

Iruñean Gazteluko bueltan egin zitzaien omenaldia Gerra Zibilean Nafarroan fusilatutakoei, eta falangista nahiz erreketeek eraildako 3.542 herritarrak gogoratu zituzten, egungo egoera salatzearekin batera.

Bilbon eta Irunen Saun Juan eta Arriaga plazetan banderra errepublikarrak jarri zituzten, eta hirugarren errepublika aldarrikatu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


1936ko Otxandioko bonbardaketaren pilotuari demokrazian emandako kondekorazioak kenduko dizkiola agindu du Espainiako Gobernuak

Ángel Salas Larrazabal militar frankista urduñarrak gidatzen zuen hegazkinak bonbak bota zituen Otxandioko Andikona plazan zibilen aurka, 1936ko uztailaren 22an. Gutxienez 61 herritar hil ziren. Frankismoan hainbat kargu militar eta politiko izan zituen, eta 1991n... [+]


Eguneraketa berriak daude