argia.eus
INPRIMATU
Igor Peñalver (ELA Volkswagen): “Jarritako garraiatzaileekin osasun arazoak sor daitezke”
  • ELA, LAB eta CGT sindikatuek ibilgailu elektrikoak egiteko elektrifikazio prozesuan instalatutako olagarro edo garraiatzaile berria kentzeko eskatu diote Nafarroako Volkswageni. Elkarretaratzea egin zuten ostegunean eta atzorako greba eguna deitu zuten lantokian: 13:15etatik 14:15etara elkarretaratzea egin zuten muntaketa lanak egiten dituzten lekuaren atarian.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2025eko apirilaren 29a

ELA, LAB eta CGT sindikatuek ibilgailu elektrikoak egiteko elektrifikazio prozesuan instalatutako olagarro edo garraiatzaile berria kentzeko eskatu diote Nafarroako Volkswageni. Hiru sindikatuek uste dute lantegiak urrats hori egin behar duela lan taldearen baldintza ergonomikoak okerragotu ez daitezen: "Olagarro horrek behartuko digu lana beste modu batera egitera eta gorputzeko posturak aldatzera eta okertzera", azaldu du Igor Peñalver ELA sindikatuko Volkswageneko ordezkariak. "Tresnetatik urrunago jarri beharko dugu lan egiteko eta horrek bizkarra behartzera eramanen gaitu; hanketako mina ere areagotu dezake", gaineratu du. Badaude bestelako aukerak garraiatzaile horik kendu eta lan baldintzak hobetuko lituzkeena, baina "merkeagoaren" aldeko apustua egin duela enpresak adierazi du Peñalverrek. 

ELAk, LABek eta CGTk elkarretaratzea egin zuten lantegiaren aurrean ostegunean, eta atzorako, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunerako deitu zuten greba. Ordubeteko elkarretaratzea ere egin zuten, 13:15etik 14:15era, muntaketa-atean. UGTk eta CCOOk, batzordeko gehiengoak, ez zuten bat egin lanuztearekin.