argia.eus
INPRIMATU
Igor Lopez de Muniain EH Bilduko legebiltzarkide ohia zendu da
  •  2012tik 2016ra arteko legealdian izan zen legebiltzarkide Lopez de Muniain eta Araba mailako Aralarren arduraduna ere zen aurretik. Eritasunak eraman du gasteiztarra.

ARGIA @argia 2022ko uztailaren 20a
Irudia: EH Bildu

Eritasunak eraman du Igor Lopez de Muniain gasteiztarra. Politikan inplikatua zen, besteak beste Aralar alderdian eta ondotik EH Bildu koalizioan. 2012tik 2016ra legebiltzarkide izan zen arabarra, EH Bildurentzat. Hainbat borroka sozialetan ere inplikatuta zegoen.

Koalizioak eman du kidearen heriotzaren berri, egindakoa eskertuz: "Militante fina eta zorrotza, ez ditugu elkarrekin pasatutako une ederrak ahaztuko". Uztailaren 19an zendu da Lopez de Muniain. Alea.eus webgunean irakurri dezakegu bere lagunek idatzitako agur-mezua: "Betiko gurekin, Igor".