argia.eus
INPRIMATU
Igor Calzadak Jaurlaritzako HPSn zuen kargua utzi du

2010ko martxoaren 23a

Igor Calzadak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzan zuen zuzendari postua uztea erabaki du, blogean adierazi duenez. Bere blogetik aterea da ondoko adierazpena: "Berrikuntza+Ikerketarako Zuzendaritzan eraldatzea izan da hasieratik bere helburu nagusia. Bere irizpide profesionalari jarraiki, EJko HPSn Koordinazio Zuzendaritzaren arduraren lan-etapa amaitu duela irizten dio. Hartara, lana amaitu ostean, zuzendaritza uztea erabaki du".