argia.eus
INPRIMATU
Ignacio Sánchez Galán arratoia

Nikolas Xamardo Xabier Rodríguez 2021eko urriaren 14a

Ikus dezagun Iberdrolako patroi Ignacio Sánchez Galánen operazioaren atzean dagoen logika; kudeaketa eta arrakasta enpresarialaren adibide eta EAJk saldu nahi digun Euskadiren eredua da berau.

Operazio politiko makiabelikoa egin berri du, terminoaren adiera zabalean, PSOEko buruzagi ezagun bat, Antonio Miguel Carmona, entitatearen presidenteorde izendatuz.

"Operazio politiko makiabelikoa egin berri du PSOEko buruzagi ezagun bat, Antonio Miguel Carmona, entitatearen presidenteorde izendatuz"

Argiaren prezio-igoera eskandalagarriaren aurrean eginiko politika dela-eta POSEri eginiko eraso zuzena eta, aldi berean, PPren aldeko babes lotsagabea da. Formak ere gorde gabe jokatu du Galán jaunak. Horrela erakusten du argi asko hemen zeinek agintzen duen, aukeratua izan gabe.

Zer logikan jokatzen du Iberdrolako presidenteak? Galánek badaki zein den Carmonaren aldartea. Ibilbide politikorik ez daukala jakitun, irteera bat eskaini dio aurkitzen den atakan.

Denok dakigu ataka batek eragindako angustia-egoeran amore ematen duenak subjektu zein pertsona bezala desagertzen dela. Badakigu baita ere beti interes interesatuagatik saltzen duela batek bere burua, eta soilik ideial baten alde eusten diogula.

Amore ematen duen pertsona (traidorea, zeinari guk, destainaz, arratoi deitzen diogun) besteak markatzen dion denboran erortzen da, jada ez baitago ezer propiorik sortzeko, ez POSEren barruan ez kanpoan.

Tira, karraskariei buruz Galánek hainbeste baldin badaki, ez ote da bera ere inoiz arratoi izan delako?