Igandean "Lurraren Besta" Zuberoako Maidalena puntan, Lurzaindiak antolaturik

  • Nekazaritzako lurren espekulazioari aurre egin eta laborari gazteei instalatzen ahalegintzen den Lurzaindia elkarteak "Lurraren Besta" antolatu du irailaren 13rako, Zuberoako Atharratze ondoan den Maidalena puntan. "Lurra denen ondasuna" dela aldarrikatuko dute bazkariz eta kantuz.


2015eko irailaren 10an - 11:46
Lurraren Bestaren afixeko argazkiak erakusten ditu Maidalena tontorretik ikus daitezkeen pasaia zoragarriak.dalena mendian badira

Lurzaindia erakunde heritarrak lurraren espekulazioaren kontrako urratsak egiten ditu:  herritarren artean dirua biltzen du lurrak eta nekazaritzarako eraikinak elkarlanean erosteko, gero horiek laborarien esku uzteko epe luzerako alokatuta. Gaur egun 3.015 parte hartzailek daukate dirua ipinita Lurzaindian. Horrekin orain artean erosiak dituzte 293 hektarea, 18 etxalde sortu eta bertan 25 nekazariri bizibidea antolatuz.

Oraintxe bertan Domintxine-Berruetan dauka martxan azken operazioa Lurzaindiak: lau hektarea inguruko baserria erosi da herritarren diru bilketaz metatutako funtsarekin eta lur horiek beren gain hartuko dituen nekazaria hautatzeko deialdia zabalik dauka. 

Gehienak Iparraldekoak, Euskal Herri osoko akziodunak ditu Lurzaindiak. Horietako asko bilduko dira igandean Zuberoako paraje mitikoenetakoa den Maidalenako puntan, Johañe Pitrau baserritarren liderra sortu zen etxaldetik bi urratsera. Eguerditik aurrera Maidalenako zelaian mahai inguruko bazkaldu eta hitzaldiez gain kantuan eta musikan arituko dira Mixel Etxekopar eta Sacha Standen, Claudine Arhancet, Maika Etxekopar eta Elsa Oliarj, Baiona Kantuz, Buhaminak eta Txanbelariak. Eguraldi txarra izanez gero ospakizunak Altzain aterpean egingo dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoak lurren %25 kudeatu nahiko lituzke 2030ean

Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]


Semilla y Belarra elkartea sortu dute Nafarroako O6 nekazarien mugimendutik

Aste honetan sortu da elkartea eta datorren astelehenean, hilaren 18an, laborarien sindikatuek Jose Mari Aierdi kontseilariarekin izango duten bileran egongo da.


2024-03-14 | Leire Artola Arin
EAEko nekazaritza lurren %5ak soilik dauka ziurtagiri ekologikoa

Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.


2024-03-11 | ARGIA
“Talka-neurriak” adostu ditu Eusko Jaurlaritzak nekazaritza sindikatuekin

Eusko Jaurlaritzak, sindikatuekin egindako bileran, hamar konpromiso hartu ditu. Bilera ontzat eman badute ere, hauteskundeak egitear direnez, denborarik eza azpimarratu dute sindikatuek. ENBAk adierazi du denbora gutxi dutela neurriak gauzatzeko, eta UAGAk nabarmendu du... [+]


Eguneraketa berriak daude