Maiatzaren 28an, igandea, Hego Euskal Herrian Udal eta Foru hauteskundeak izango dira. ARGIAren lantaldeak asteak daramatza prestatzen, egunean bertan informazioa zuzenean emateko eta administraziotik denbora errealean jasotako datuak grafiko bidez bistaratzeko. Gauean laburpenarekin informazio buletin berezia bidaliko dugu.
Igande gauean ARGIAko erredakzioa lanean arituko da, gure irakurleei emaitzen berri emateko.
Egunean parte-hartze datuen berri emango dugu webgunean.
Datu guztiak labetik atera berri jarraitu ahal izango dira gure mapa interaktiboen bidez.
Datorren asteko ARGIA aldizkarian, halaber, emaitzen irakurketa pausatuagoa eskainiko dugu.