Igandean hasiko dira aurtengo Maskaradak Muskildin

  • Urtarrilaren 7an hasiko dira Maskaradak Zuberoan. Aurten Muskildik antolatu eta eramango ditu herriz herri maskaradak, beraz, Muskildin izango dira lehen eta azken saioak.

dantzan.eus
2018ko urtarrilaren 03a
Muskildiko maskaraden entsegua (argazkia: Eire Vila / Dantzan).

Emakumez osaturiko aitzindari taldeak abiatuko ditu 2018ko maskaradak. Datorren urtarrilaren 7an hasiko dira eta Muskildiko gazteek izango dute herriz herri maskaradak eramateko ardura. Guztira 16 agerraldi egingo dituzte Zuberoako herri desberdinetan ohikoa denez, herrian lehen eta azken agerraldian eginez. 1997 urtean eman zituzten maskaradak azkenekoz Muskildiko gazteek eta 2016eko Hur Xenda ikusgarria prestatu ondotik, maskaradak antolatzeko motibaturik ziren. Hegoaldean ere maskaradarik ematekotan dira baina oraindik ez dute ez toki edo datarik zehaztu.

Hemen duzue egutegia:

- Urtarrilak 7, igandea: Muskildi.

- Urtarrilak 14, igandea: Pagola.

- Urtarrilak 21, igandea: Atharratze.

- Urtarrilak 27, larunbata: Ainharbe.

- Otsailak 4, igandea: Lexantzü.

- Otsailak 11, igandea: Urdiñarbe.

- Otsailak 17, larunbata: Gamere.

- Otsailak 25, igandea: Eskiula.

- Martxoak 4, igandea: Altzürükü.

- Martxoak 10, larunbata: Idauze.

- Martxoak 18, igandea: Lakarri.

- Martxoak 24, larunbata: Maule.

- Apirilak 1, igandea: Barkoxe.

- Apirilak 8, igandea: Hoki.

- Apirilak 15, igandea: Larraine.

- Apirilak 22, igandea: Muskildi.

Lau hilabetean Zuberoako 15 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen. Guztira 16 saio egingo dituzte, gehienak igandeetan izango dira, baina hiru herri larunbatean bisitatuko dituzte.

Dantza irakasleak Maitena Oihenart, Emilie Ourthe eta Remi Mugordoi izan dira. Hona 2018ko Muskildiko maskaradan parte hartuko duten arizaleen zerrenda:

- Txerreroa: Lorea Mainhaguet.

- Gatüzainak: Klara Borthaire eta Elena Mainhaguet.   

- Kantiniersa: Maialen Urrutiager.   

- Zamalzainak: Caroline Miramont eta Maitena Oihenart.   

- Entseniaria: Aña Eiherrabaren.   

- Jauna: Jean Marc Cachenaut.   

- Anderea: Juana Jauregui.   

- Laboraria: Johañe Caset.   

- Laboraixa: Ximena Aguergarai.   

- Marexalak: Maddalen Sallaberenborde, Kattin Barreix, Maiana Uhalt eta Elisa Borthaire.   

- Kukulleroak: Txomin Sallaberenborde, Pette Gastellusari, Eloixa Barreix eta Johañe Aguergarai.   

- Kerestuak: Allande Oihenart eta Allande Barreix.   

- Xorrotxak: Emilie Ourthe eta Xabi Elgart.   

- Buhame jauna: Gilen Aguergarai.   

- Buhameak: Joana Aguergarai, Kattalin Eiherrabaren, Nicolas Berçaits, Maddalen Burcudoi, Damien Ourthe eta Bixintxo Fidelle.   

- Kabana: Guillaume Burcudoi.   

- Pitxu: Iban Etchegoinberri.   

- Kauterak: Allande Barreix, Allande Oihenart eta Xabi Elgart.   

- Bedeziak: Remi Mugordoi.   

- Musikariak: Herve Uhaldeborde, Celine Otatchegui, Bernuet Agor, Pette Jaragoihen eta Pette Ligueix.   

- Dantza irakasleak: Maitena Oihenart, Emilie Ourthe eta Remi Mugordoi.

Albiste hau Dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Maskarada  |  Zuberoa

Maskarada kanaletik interesatuko zaizu...
2018-03-11
Nicole Lougarot. So kritikoa maskaradei
"Gaizki uzten nau maskaradetan buhameak nola agertzen diren ikusteak"

Berez gustuko baditu ere, maskaradei buruzko ikuspegi kritiko bat plazaratzen dabil zuberotar antropologoa. Buhameei buruzko arrazismoa antzemanik, maskaradetako diskurtsoa aldatzeko deia egin du: “Maskaradak betiere maskaradak ditukezu hori aldatuz gero ere”. Tradizioaren karga eta Euskal Herriko buhameen historiaren inorantzia dira batez ere aldaketarako oztopo. Haren ekarpenak ez dira, ordea, denen gustuko.


2018-01-12 | dantzan.eus
2018ko inauterien oinarrizko egutegia

Urtarrilarekin batera hasi dira inauteriak hainbat herritan. Data nagusiak, berriz, otsailaren hasieran izango dira, eta urtero egin ohi dugun moduan, inguruan topatu daitezkeen neguko festetara gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarako hemen duzue 2018. urteko inauterietako oinarrizko egutegia. Zerrendan ez daude guztiak. Gogoratu inauteriak bihurri samarrak izaten direla eta inora joan aurretik ospakizunak baieztatzea komeni dela.


2018-01-09 | Euskal Irratiak
Ho, Pitxu ho! Igandean hasi da Muskildin Maskaraden sasoia

Denbora hotza izanik ere, ateri zen eta jendea hurbildu da lehen maskaraden ikusteko.


2017-05-14 | Aitor Atxega
Herrigintza auzolanean

Zuberoako Maskaradak Gipuzkoako Aiztondo bailaran aritu ziren maiatzaren 6an eta 7an. Asteburuaren kronika.


2017-05-03 | Estitxu Eizagirre
Zuberoako maskaradak Gipuzkoako Aiztondo bailaran biziko dira igande honetan

Larunbat arratsaldean harrera egingo diete herrietako udal ordezkariek. Igande goizean herrietan barrikadak egingo dira eta 16:00etan hasiko dira maskarada jokoak Larraulgo plazan. Maskaradak bailaran ezagutzera emateko urtebeteko lanketa egin du Aiztondoko talde antolatzaileak.


2017-04-30 | Itxaro Borda
Trikun trakun eginez

Maskaraden sasoia aitzina ari da Zuberoako herrietan barrena eta igande oroz buhameak, predikuekin, ibarrak alegeratzen eta kitzikatzen dabiltza. Plazak, irriz, zirtoz, oihuz eta punpa sinets ezinez betetzen dira, aldamenean taloak adelatzen dituzten ikastoletako gurasoen mahaiak zalantzan jarriz. Buhame airosak agertzen direlarik neguak lotara eraman jendartearen zainak ikaratzen hasten dira: seinale bat da!


Maskarada Barkoxen
MULTIMEDIA - erreportajea

Pettarrako gazteek, aspaldiko partez, antolatu dituzte aurtengo maskaradak. Ainharbe, Ezpeize-Ündürein, Mitikile, Onizepea, Ürrüstoi-Larrabil eta Sarrikotapeako gazteek eskaini dute maskarada Barkoxen.


2017-01-20 | dantzan.eus
Pettarreko maskaradak igandean abiatuko dira

Maskaradan parte hartzeko behar beste lagun ezin elkarturik, aurten herri batekoek ez, eskualde oso bateko gazteek bildu behar izan dute. Zuberoa iparraldeko Pettarra eskualdekoak dira, euskara ahulen dagoen eremukoak. Dantzan.eus-ek zabaldu du informazioa.


Gu gira buhamiak!

“Neskatilek salbatü die dantza Xiberoan”, aldarrikatu zuen Aitzindariak taldeak 2006an. Ordurako, emazteek hartua zuten maskaradetan luzaz ukatutako tokia, baina ez erabat. Izan ere, duela hamarkada bat irudikatzeko zaila izango zatekeen Sohütan, aurtengo maskaraden lehen emanaldian, hartutako irudi hau: neskak buhamearena egiten. Dantzari premiak ateak ireki zizkien emakumeei; denborak ekarri du ia rol guztietan aritzea normaltasunez.


Gu gira buhamiak!

“Neskatilek salbatü die dantza Xiberoan”, aldarrikatu zuen Aitzindariak taldeak 2006an. Ordurako, emazteek hartua zuten maskaradetan luzaz ukatutako tokia, baina ez erabat.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude