Harrera zentroetara eramaten ari dira Idomeniko errefuxiatuak. Ehunka polizia ari dira operazioan parte hartzen; kazetari eta boluntarioei alde egiteko eskatu diete. Greziako Gobernuko Errefuxiatuen gaietarako bozeramaile Giorgos Kyritsisen esanetan, hamar egun beharko dituzte errefuxiatu guztiak lekualdatzeko. Haren arabera, uneotan 6.000 leku dituzte harrera zentroetan eta 8.000 izango dituzte egun batzuren buruan. Datu ofizialek diotenez, 8.424 errefuxiatu daude Idomenin.