Idomeni: errefuxiatuak kanporatzen hasi dira

Zuzeneko jarraipena
  • Harrera zentroetara eramaten ari dira Idomeniko errefuxiatuak. Ehunka polizia ari dira operazioan parte hartzen; kazetari eta boluntarioei alde egiteko eskatu diete. Greziako Gobernuko Errefuxiatuen gaietarako bozeramaile Giorgos Kyritsisen esanetan, hamar egun beharko dituzte errefuxiatu guztiak lekualdatzeko. Haren arabera, uneotan 6.000 leku dituzte harrera zentroetan eta 8.000 izango dituzte egun batzuren buruan. Datu ofizialek diotenez, 8.424 errefuxiatu daude Idomenin.

Arg: @MattiAnti
Istilurik ez oraingoz

Liana Spyropolau kazetariaren arabera, oraingoz ez da istilurik. Barrura sartzea lortu du Spyropolouk.
 

 

Kanpamentu barruko irudiak

Barrura sartzea lortu duten kazetariak egoera islatzen saiatzen dihardute. Hemen operazioaren hasiera:

 

Hainbat boluntariok barruan jarraitzen dute

Hainbat kide Idomeniko kanpamentu barnean dituela baieztatu du Mugarik Gabeko Medikuak GKEak.

 

 

Boluntarioak ere kanpamentutik at

Kanpamentutik kanporatu dituzte boluntarioak. Marianna Karakoulaki kazetariak esan duenez, atxilo eramango dituzte kanpamentuan geratzen diren kazetariak.

 

 

 

Errefuxiatuak harrera zentroetara iristen hasi dira

Errefuxiatuak herrialdeko hainbat harrera zentrotara eramango dituzte. Horien artean dago Thessalonikiko zentroa.

 

Kazetariei ez diete sartzen utzi

Ane Irazabal kazetariak azaldu duenez, kazetariei ez diete bertan sartzen utzi. Poliziak kontrolak jarri ditu eta Greziako hedabide publikoek baino ez dute eremuan sartzeko baimena.

 

Errefuxiatuak harrera zentroetara daramatzaten autobusetako bat

 

Beste egun bat errefuxiatuentzat

 

 

Hasi dira errefuxiatuak autobusetara igoarazten

 

Polizia 6:00etan iritsi da Idomeniko kanpamentura

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude