argia.eus
INPRIMATU
Idoia Mendia (PSOE)
“Emaitzak txarrak izan dira”
  • Idoia Mendia lehendakarigaiak emaitzak ez direla esperotakoak izan adierazi du, baina bederatzi legebiltzarkideekin lana egingo dutela.

ARGIA @argia 2016ko irailaren 25

“Ez dira izan guk esperotako emaitzak. Indar berriak agertu dira, parte-hartzeak behera egin du, hirugarren hauteskundeak dira, Espainia zalantzati dabil, herritarrak nekatuta daude. Hala ere, botoa ematera joan dira. EAJk irabazi ditu hauteskundeak. Legebiltzar anitza osatu da. Emaitzak txarrak izan dira. Guri orain lana egitea dagokigu, eta bederatzi legebiltzarkide dauzkagu horretarako”.