Idoia Mendia: PSE-EEko idazkari nagusi izango den lehen emakume euskalduna

  • Idoia Mendia aukeratu dute militanteek PSEko idazkari nagusi, %60ko babesarekin. Postu horretan egon direnen artean euskaraz dakien lehen alderdi-burua izango da, baita aurreneko emakumea ere.


2014ko irailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
PSE-EE "biziberritzen" saiatuko dela adierazi du Mendiak.(Arg.: Noticias de Alava)

Asteartean hautatu dituzte alderdiko militanteek PSE-EEko idazkari nagusi berriak. %70,21ko parte hartzea izan da eta hautagaiak pozik azaldu dira datuarekin. Hautetsontzira hurbildu diren militanteen %10ek boto zuria eman du.

Idazkari nagusi izateko hautagai bakarra zen Mendia eta 3.209 militanteren botoekin aukeratu dute.  Ez du argitu zeintzuek osatuko duten zuzendaritza talde berria, baina adierazi du alderdi sozialistarentzat “garai berria” hasiko dela. Eskerrak eman dizkie alderdikideei eta PSE-EE “biziberritzen” saiatuko dela esan du.

Azken 12 urteetan Patxi Lopezek bete du kargua. Aurretik, Nicolas Redondo Terreros, Ramon Jauregi eta Txiki Benegas izan ziren idazkari nagusi.

Torres Bizkaian, Gonzalez Araban

Astearteko emaitzek ez dute aldaketarik ekarri Gipuzkoara eta 1.243 lagunen botoarekin Iñaki Arriolak jarraituko du idazkari nagusi karguan. Bizkaian Mikel Torres izango da Jose Antonio Pastorren ondorengoa 1.149 boto eskuratuta eta Araban Cristina Gonzalezek hartuko du Txarli Prietoren lekua, 343 botorekin.

Bestetik, Nafarroan urriaren 19an egingo dituzte foru hauteskundeetarako hautagaia aukeratzeko primariak. PSNren hautagai nagusiak Maria Txibite eta Amanda Acedor dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: PSE-EE
2024-04-21 | ARGIA
Eneko Andueza (PSE-EE)
"Bihar erabakitzea tokatuko zaigu eta erantzukizunez egingo dugu"

Eneko Anduezak ondokoa nabarmendu du: "PSEren botoa ezinbestekoa da, erabilgarria da, gobernua erabakitzeko". Biharko egunari begira jarri da: "Bihar astelehena da. Erabakitzea tokatuko zaigu. Erantzukizunez egingo dugu, gure printzipioek eta programak eskatzen... [+]


2024-03-08 | Axier Lopez
Eneko Andueza
"Ni ez naute inoiz pilota edo borra batekin jo, mugimendu horietan ez naizelako sekula egon"

PSE-EEko lehendakarigai Eneko Anduezari elkarrizketa egin diote Euskadi Irratian eta bere "konfiantza" adierazi dio Ertzaintzari azken asteotan eragin dituen karga eta zaurituen harira.


2023-12-13 | ARGIA
Patxi Lópezek ukatu egin du Iruñeko zentsura mozioa Sánchezen inbestidura baino lehen adostu zenik

Espainiako Kongresuan egiten ari diren eztabaidan oihartzuna izan du Iruñeko alkatetza aldatzeko PSNren eta EH Bilduren arteko akordioak. Alberto Nuñez Feijóok esan du "akordio enkaputxatu" bat dela. Patxi Lópezek, berriz, ukatu egin du... [+]


Ez dute euskara jakin beharko Donostiako Udaleko bi sailetako zuzendarik

Salbuespenezko prozedurak abiatu dituzte bi zuzendari izendatzeko, eta ondorioz ez dute euskara mailarik egiaztatu beharko. LAB sindikatuak salatu du egoera, eta azaldu du azken hiru hamarkadetan udal langileak euskalduntzeko egindako “ahaleginak zapuztuko” direla.


Amurrioko Udaleko euskara teknikari lanpostua ezabatu dute EAJk eta PSEk

Arlo soziokulturalerako teknikari batek bere lanaldi erdia euskararekin lotutako gaiei eskaintzen dizkio, euskara teknikaria izan gabe. Amurrion euskararen normalizaziorako giza baliabideak "nahikoak" ez direnez, euskara teknikaria behar dela aldarrikatu du Aiaraldeako... [+]


Eguneraketa berriak daude