argia.eus
INPRIMATU
Idazleak (Juan Carlos Ibarra)

2007ko urriaren 11

"Polemika handia sortu du Katalunian ea Frankfurteko Feriara joan behar luketen gazteleraz idazten duten idazle kataluniarrek.(...) Ez dirudi eztabaida honek erantzun erraza duenik. (...) Idazle hauen partehartzearen alde agertutako batek zioen, hizkuntza autonomikoak “hizkuntza espainiarrak” zirela azken finean (...) eta galdera batzuk sortu zaizkit. (...) Hizkuntza espainiarreko idazle al da Baionan euskaraz idazten duen bat? Joan behar al luke Frankfurteko Feriara, kataluniar kulturaren omenaldiaren barnean, frantsesez idazten duen Perpignango idazle batek? Eta euskaraz idatzi eta Bartzelonan bizi den idazle batek, kontuan hartuz “hizkuntza espainiar” batean idazten duela? (2007-10-11)