argia.eus
INPRIMATU
Idazle ezagun ugari izango da Bilboko poesia astean
2003ko urriaren 07a
Urriaren 13tik 21a arte egingo da Bilbon IV. Poesia Astea. Jende ezagunaren errezitaldiak, Txinako poesiaren irakurraldiak eta musika emanaldiak eskainiko dituzte Areetako karpan eta Bidebarrietako liburutegian. Idazleei dagokienez, Jose Oliver, Antonella Anneda, Fatima Maldonado, Bernardo Atxaga, Unai Elorriaga eta Manuel Rivas izango dira, besteak beste, poesia astean.