argia.eus
INPRIMATU
“Idazlana, azkenaldian bizitzeko dudan eraren isla moduko bat da”
2006ko martxoaren 14a

Lile liburuaz: "Hasieran, idatziak nituen ipuin mordoska bat batu eta 'saiatuko naiz lana amaitzen' pentsatu nuen nire artean. Baina behin Igartza sariko akzesita irabazita, poza sentitzeaz gain, aldi batera, presioa antzeman nuen: 'idazten dudana liburu batean islatu eta betirako idatzita geratuko da' pentsatzeak, zurrundu egin ninduen apur bat. Baina gero, aurrerantz salto moduko bat egin eta barruan nuena irteten utzi nuen (...) Uste dut akzesita lortu izan ez banu agian ez nintzela halako hain idazlan neurea aurkeztera ausartuko". (2006/03/20, 128. zenbakia)