Ibon Iparragirreren bizitza kinka larrian dagoela salatu dute

  • Preso ondarrutarrari egin dizkioten azken analisietan 20 defentsa baino ez dituela, eta beraz, hilzorian dagoela salatu du Iparra Galdu Baik plataformak. Presoak beste pneumonia bat harrapatuz gero hil egingo dela esan du forenseak, Lea Artibaiko Hitzak zabaldu duenez.


2017ko urriaren 13an - 13:12
Ibon Iparragirre, aita bisitatzera Ondarroara ekarri zutenean. (Lea Artibaiko Hitza)

Irailaren 14an egin zizkioten azken odol analisietan defentsak 50etik 20ra jaitsi zaizkiola aditzera eman dute. Azaldu dutenez, 20 defentsa izanik “edozein infekziok heriotzara eramango luke, kartzelako medikuei ezertarako astirik eman barik”.

Egoeraren larritasunaz jabetuta ondorengo adierazpenak egin ditu Iparra Galdu Baik plataformak: “Egia da, lapurretak, irainak eta jipoiak jasan izan dituenean ere erabili izan dugula ‘muturreko’ hitza bere egoera azaltzeko. Oraingo honetan, bere osasun egoera da azken mugara ailegatzen ari dena, eta ez gabiltza txantxetan. Ez badugu zerbait egiten, eta bizkor, Ibon bertan geldituko zaigu”.

Presoaren egoera larriaren berri eman eta mobilizazioak antolatzeko urriaren 15ean elkarretaratze informatiboa egingo dute Ondarroan, 13:00etan Alamedan.

Gaixo larria

Ibon Iparragirre larri gaixo dagoen presoa da. HIESA du, eta gaixotasunak burmuinean orban bat sortu dio. Nerbio optikoa kaltetuta dauka, eta ondorioz, ikusmena galtzen ari da. Gainera, atake epileptikoak jasaten ditu. Bi urte daramatza modulu arruntean, gainontzeko euskal presoekin harremanik izan gabe.

Iparragirreri espetxealdi arindua eman zioten 2011n, baina 2014an berriro atxilotu zuen Ertzaintzak, eta harrezkeroztik espetxean da. Alcalá-Mecon dago gaur egun.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaixo larriak
2021-12-20 | ARGIA
Antton Troitiñoren heriotza “azkena” izan dadila eskatu dute Sarek eta Etxeratek

Euskal preso politikoa ostiralean hil zen minbizi baten ondorioz, 30 urteko espetxealdiaren ostean kaleratu eta 10 hilabetera. Troitiñoren kasua euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen politikaren adierazle dela salatu dute bi elkarteek. Mobilizazioak antolatu dituzte... [+]


2021-02-05 | ARGIA
Kalean da Antton Troitiño, baldintzapean aske

Eritasun "larri eta sendaezin" bat duela, baldintzapean atera da kalera otsailaren 5 goiz honetan. Orotara, 30 urtez gora pasa behar izan ditu kartzelan.


Julen Atxurra presoak buruko isuria izan du eta kartzelako erizaindegira eraman dute

61 urteko preso lekeitiarrak maiatzaren 13an buruko isuria izan zuela argitaratu du Etxeratek. Orain Puerto-I kartzelako (Cadiz, Andaluzia) erizaindegian dagoela eta asteburuan familiaren bisita izan duela gehitu du.


Espetxe politikaren legea betearazteko eskatu dute 38 eurodiputatuk

Dispertsio politika bukatzeko eta larriki gaixorik dauden presoak askatzeko eskatu diete Espainiako Estatuko eta Europako Parlamentuko presidenteei.


"Itxaropena" lagun, Bilboko eta Baionako manifestazioetara joateko deia luzatu die Sarek herritarrei

Sareko kideek presoen egoera aldatuko den "itxaropena" erakutsi dute: "Hala behar luke, behinik behin. Orain da unea; izan ere, orain ez bada, noiz?"


Eguneraketa berriak daude