"Ibon Iparragirre eta gaixorik dauden presoen askatasuna eskatzea giza eskubideen defentsa egitea baino ez da"

  • Urtza Alkorta ondarrutarrarekin hitz egin dute Hala Bediko Hizpideak saioan. Joan den igandean bertan egitekoak ziren Hartu trena ekimeneko jarduerak bertan behera utzi zituzten Kamiñalde kaleko luiziaren ondorioz 176 etxe hutsarazi zituztela-eta.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko martxoaren 17an - 09:36
Ibon Iparragirre askatzeko eskatzeko eskatuz egindako manifestazioa Ondarroan.

Hala ere, Ibon Iparragirre ondarrutarraren eta gaixorik dauden bestelako presoen gaia landu nahi izan dute Hizpidean, eta horixe egin dute Alkortarekin.

Joan den asteburuan EH Bilduko eta EAJko lau alkatek hedabideetara igorritako gutunaren harira esan du larriki gaixorik dauden presoak askatzeko dinamikara batzen diren guztiak ongi etorriak direla, izan ere, preso horien askatasuna exijitzea giza eskubideak aldarrikatzea besterik ez baita.

Elkarrizketa hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaixo larriak
2021-12-20 | ARGIA
Antton Troitiñoren heriotza “azkena” izan dadila eskatu dute Sarek eta Etxeratek

Euskal preso politikoa ostiralean hil zen minbizi baten ondorioz, 30 urteko espetxealdiaren ostean kaleratu eta 10 hilabetera. Troitiñoren kasua euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen politikaren adierazle dela salatu dute bi elkarteek. Mobilizazioak antolatu dituzte... [+]


2021-02-05 | ARGIA
Kalean da Antton Troitiño, baldintzapean aske

Eritasun "larri eta sendaezin" bat duela, baldintzapean atera da kalera otsailaren 5 goiz honetan. Orotara, 30 urtez gora pasa behar izan ditu kartzelan.


Julen Atxurra presoak buruko isuria izan du eta kartzelako erizaindegira eraman dute

61 urteko preso lekeitiarrak maiatzaren 13an buruko isuria izan zuela argitaratu du Etxeratek. Orain Puerto-I kartzelako (Cadiz, Andaluzia) erizaindegian dagoela eta asteburuan familiaren bisita izan duela gehitu du.


Espetxe politikaren legea betearazteko eskatu dute 38 eurodiputatuk

Dispertsio politika bukatzeko eta larriki gaixorik dauden presoak askatzeko eskatu diete Espainiako Estatuko eta Europako Parlamentuko presidenteei.


"Itxaropena" lagun, Bilboko eta Baionako manifestazioetara joateko deia luzatu die Sarek herritarrei

Sareko kideek presoen egoera aldatuko den "itxaropena" erakutsi dute: "Hala behar luke, behinik behin. Orain da unea; izan ere, orain ez bada, noiz?"


Eguneraketa berriak daude