Ibon Gojeaskoetxea presoari Frantziak ez dio baimendu ama hil berriaren hiletara etortzea

  • Arles hiriko (Okzitania) espetxean preso dagoen Ibon Gojeaskoetxeari ukatu diote Zokoaraino ekartzea ama hil berriari azken agurra ematera. Aldiz, Galiziako A Laman preso dagoen haren anaia Eneko ekarri dute Busturian antolatutako hiletan egotera.


2018ko martxoaren 14an - 10:32
Arlesko espetxean dago preso Ibon Gojeaskoetxea, Euskal Herritik 750 kilometrora. (Argazkia: Les Inrocks)

Eneko eta Ibon Gojeaskoetxea Arronategik aita galdu zuten duela zortzi hilabete eta otsailaren 20an ama, 80 urterekin zendu zen Lurdes Arronategi. Bi anaiek amari azken agurra ematera hurbiltzeko aukera erraztu nahian, familiak hiletak atzeratu ditu eta gainera bitan banatu, bata Busturian eta bestea Zokoan. Enekok lortu du Bizkaikora ekartzea espainolek, Ibonek zorte txarragoa izan du frantsesekin.

Etxerat elkarteak zabaldu duenez, Ibonen kasuan "nahiz eta eskaera aspalditik egin, familiak atzo [hileta bezperan] jaso zuen espetxearen ukapena, Marseilla aldean DPSa neurripean den preso batentzat gendarmeria brigada egokirik ez dela argumentuarekin. (...) Azkenean, hainbeste itxaron ondoren, ehorzketa gaur arratsaldean egin dute Ibon gabe. Etxerat Elkarteak bai erabaki krudel hori, baita ere sekulako tensioa gehitzen duen erantzuteko epe luzea ozen salatu nahi ditu". Ibon Gojeaskoetxea Euskal Herritik 750 kilometrora daukate eta bere anaia Eneko 730era.

Familian egoera nola bizi duten laburki azalduz, Iparraldeko Euskal Irratietan Zigor Gojeaskoetxea penaturik azaldu da Ibonek zortzi hilabetetan bi gurasoak galdurik ez diotelako utzi dolurik egiten ez aitarentzat eta ez amarentzat.

Egun berean Bake Bideak eta Bakegileek prentsaren aurrean Frantziako Justizia Ministerioaren aldetik euskal presoekiko "Prozesua aurrera doala berretsi, eta mugimendu gehiago iragarri dituztela" deklaratu dute, iragarriz apirilerako antolatu dutela orain arte lortutakoaren balantzea egiteko foroa.

[16:30etan editatua]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude