argia.eus
INPRIMATU
Ibon Goeaskoetxea euskal presoak ikasketak utzi behar izan ditu, baldintzek bultzatuta
  • Ikasketa baldintzek bultzatuta, Ibon Goeaskoetxea euskal presoak kazetaritza gradua uzteko erabakia hartu behar izan duela salatu du PREST Leioako Campuseko Presoen Sostengurako Taldeak. Prentsa ohar bidez azaldu dutenez, ikasketa baldintzak “jasangaitzak” egin zaizkio Goeaskoetxeari.

Iker Oñate Aiastui @iker_onate 2016ko apirilaren 07a
Presoaren gertukoek kritikatu dute Goieaskoetxeak “baldintza prekarioetan” burutu behar izan dituela ikasketak.

Presoaren gertukoek kritikatu dute Goeaskoetxeak “baldintza prekarioetan” burutu behar izan dituela ikasketak. Adierazi dute apunteak berandu iritsi zaizkiola eta horrek, azterketak behar bezala prestatzea galarazi diola. Presoak irainak salatu ditu espetxeko zuzendaritzaren partetik.

Erakundeek ikasi nahi duten presoekin duten jarrera kritikatu du PRESTek: “Ikasketaren pisu guztia presoarengan erortzen da, eta ondo dakite Eusko Jaurlaritzak eta EHUk ez direla beren lana betetzen ari. Jarrera lotsagarria eta onartezina da instituzio horiena”.

Ikasle presoen egoera salatzeko “erantzun orokor” baten beharra azpimarratu du Presoen Sostengurako Taldeak. Mobilizazioak iragarri ditu hurrengo egunetan.