argia.eus
INPRIMATU
Ibon GaztaƱazpi: “Herritarrei tramiteak euskaraz egin daitezkeela helarazi nahi diegu”

2008ko abuztuaren 27a

"Justiziaren administrazioan Autonomia Erkidegoak eskumena duen arloetan aurrerapauso garrantzitsuak egin dira; esaterako, errotuluetan eta agiri elebidunetan. Ahozko arloetan zailtasun gehiago daude (...) Justiziaren munduan gaztelaniak tradizio handia dauka. Pentsa, abokatua eta bezeroa biak euskaldunak izaki euskaraz aritzea oso zaila dela (...) Helburu nagusia euskararen erabilera areagotzea da, eta herritarrari helaraztea prozesuaren zati handi bat euskaraz egin dezakeela, hala eskatzen badu". (2008ko abuztua, 161. zenbakia)