Uriola.eus agerkaria digitalean ageri bezala, Ekologistak Martxanek deitua herritar multzo bat Euskalduna Jauregiaren aurrean elkarretaratu da enpresak "lan-baldintzei eta ingurumenari dagokienez egindako sarraskiak" salatzeko, “Euskal Herriak Kapitalari Planto!” ekimenaren baitan,
Iberdrola enpresak Akziodunen Batzar Nagusia egin du gaur, martxoaren 29an, Euskalduna Jauregian. Ekitaldia hasi aurretik, batzarra salatzeko manifestazioa egin du lagun multzo batek.
Ekologistak Martxanek burutu ohi duen “Euskal Herriak Kapitalari Planto!” ekimenaren baitan konzentrazioa izan da. “Zuen aberastasuna, gure miseria!” lelopean.
LAB Sindikatuko Ekintza Sozialeko Urtzi Ostolozagak “Akziodunen Batzar Nagusia euren burua ‘zuritzeko’ erabiltzea egotzi dio Iberdrolari"
Elkarretaratzeak instituzio publikoak ere izan ditu jomuga. Enpresari "alfonbra gorri bat jarri" diotela nabarmendu du Ostolozagak, baita Eusko Jaurlaritzak pobrezia energetikoa garaitzeko hartutako erabakiei "hutsak" direla aditzera eman ere.
Albiste hau Uriola.eus agerkariak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.