- "Ibarretxek ez daki korrika egiten" Josune Agirrezabala, Ainhoa Ozaeta eta Karmele Urbistondo, AEK-ko kide ohiak
Azpimarragarria: "Autonomismoaren traje estu horrek ez du euskararen alde korrika egiten uzten. Erdararen nagusigoa legez eta indarrez ezarri dute (...) Euskararen aurkako erasoalditik marko autonomikoak eta EAJk babesten gaituztela saldu nahi digute, marko horrek gure eskubideak babesteko inolako ahalmenik ez duenean (...) Korrikaren hasieran Ibarretxe aurrean ipini eta euskal herritarrak haren erritmo eta gidaritzapean atzetik jartzeko saioa gaizki atera zitzaion Erramun Osari (...) Aspalditik instituzioen esanetara jartzeko nabaritzen ari zen joera (laboralizazio prozesu huts batean ezkutatu nahi dena) abiadura biziko lasterketa bilakatu da Garzonek AEKren aurkako erasoa gauzatu zuenetik (...) EAJk euskararen alde herritar ugarik egin nahi duen lasterketa oztopatu nahi du. Beldur delako, abiaduraren beldur, xedea erdiestearen beldur (...) Erramun Osa ere oinez dabil eta pozik. AEK osoa korrika egin ordez ibiltzen joateko eta Ibarretxek dioenean gelditzeko prest dago?" "Euskaldunon Egunkaria"n (2001eko apirilak 19)