Garikoitz Ibarluzearen defentsak eta fiskaltzak akordioa lortu dute eta ibarratar gazteak ez du espetxera joan behar izango. Bi urteko kartzela zigorra eta sei hilabeteko inhabilitazioa ezarri diote.
Duela 17 urteko kale eraso batzuekin lotura izan zezakeelakoan epaitua izan behar zuen Ibarluzeak, baina defentsak eta fiskalak akordio lortu dutela jakinarazi dute. Adostutakoaren arabera, fiskaltzak azken ondorioetan kartzela zigor urteak jaitsiko ditu –bi urteko zigorra eta sei hilabeteko inhabilitazioa– eta ez du helegiterik jarriko Espainiako Auzitegi Gorenean. Ondorioz, eta aurrekaririk ez duenez, ez dute espetxean sartuko.
Ibarluzea pasa den astean atxilotu zuen Espainiako Poliziak Barajaseko aireportuan, Londrestik joanda. 2006tik bere kontrako atxilotze agindua emana zuen Auzitegi Nazionalak, 2002ko polizia operazio batean atxilotu eta urtebetez kartzelaratutako beste zazpi gazterekin epaitu behar zuten orduan, baina ez zen agertu.