Garikoitz Ibarluzea, bi urtera zigortua, ez dute espetxean sartuko akordioa lortu ondoren

  • Garikoitz Ibarluzearen defentsak eta fiskaltzak akordioa lortu dute eta ibarratar gazteak ez du espetxera joan behar izango. Bi urteko kartzela zigorra eta sei hilabeteko inhabilitazioa ezarri diote.


2016ko abenduaren 01an - 12:58

Duela 17 urteko kale eraso batzuekin lotura izan zezakeelakoan epaitua izan behar zuen Ibarluzeak, baina defentsak eta fiskalak akordio lortu dutela jakinarazi dute. Adostutakoaren arabera, fiskaltzak azken ondorioetan kartzela zigor urteak jaitsiko ditu –bi urteko zigorra eta sei hilabeteko inhabilitazioa– eta ez du helegiterik jarriko Espainiako Auzitegi Gorenean. Ondorioz, eta aurrekaririk ez duenez, ez dute espetxean sartuko.

Ibarluzea pasa den astean atxilotu zuen Espainiako Poliziak Barajaseko aireportuan, Londrestik joanda. 2006tik bere kontrako atxilotze agindua emana zuen Auzitegi Nazionalak, 2002ko polizia operazio batean atxilotu eta urtebetez kartzelaratutako beste zazpi gazterekin epaitu behar zuten orduan, baina ez zen agertu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude