argia.eus
INPRIMATU
Ibaitik itsasoraino, Tuteratik Hendaiara, Palestinaren aldeko ibilaldia irailaren 10etik 20ra
Ahotsa.info @ahotsainfo 2025eko abuztuaren 20a
Ahotsa

Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal Herriko herritar guztiak animatzen dituzte euren babesa adieraztera, ibilaldian parte hartuz edo herrian egingo diren ekintzetan parte hartuz. Martxa Tuteratik abiatuko da irailaren 10ean eta Hendaian amaituko da irailaren 20an. Laguntza ekonomikoa emateko aukera ere badago, abuztuaren 19tik aurrera salgai egongo den oroitzapenezko peto baten erosketarekin.